2013 ABEN. 12 GUTUNAK «Xaxarki» joan zaigu Eneritz Lauroba Olaizola Martzelino Olaizolaren senideen izenean Joan zaigu gure Martzelino Xaxarki, joan gure attitta, aita, osaba, lehengusu, laguna. 89 urtez gure artean egon ondoren, mila bider eskerrak emanez, agur esan digu. Bere nahiari erantzunez, etxean, maite dugunon babespean itzali da bere sua. Etxekook Osakidetzako Etxeko Ospitalizazio Zerbitzuko langileei eskerrak eman nahi dizkiegu beraien goxotasun eta profesionaltasunagatik. Maite dugunaren heriotzari aurre egitea ez da inoiz lan erraza eta zuen esku hartzea oso lagungarria izan da. Bihotzez, mila esker eta bejondeizuela!