2013 ABEN. 28 Euskara sustatuz HABEk eta Euskaltzaindiak lankidetza hitzarmena sinatu dute HABEk eta Euskaltzaindiak elkarren arteko lankidetza luzatzeko hitzarmena sinatu dute euskararen ezagutzan, erabileran eta sentsibilizazioan eragiteko asmoz. HABEk gramatikari, lexikoari, ortografiari, onomastikari eta euskalkien erabilerari buruzko kontsultak egingo dizkio akademiari, eta, honek, berriz, erantzunak bideratuko ditu. Era berean, Azkue Bibliotekaren eta HABE Liburutegiaren arteko elkarlana garatzeko konpromisoa hartu dute.