2014 OTS. 03 Gure Esku Dago, indartsu Tolosaldean GARA Denetik izan zuen saioak: dantza, bertsoak, umorea, eta une hunkigarri ugari, esaterako erabakitze eskubidearen alde hainbat etorkin taularatu zirenean, Senegaletik, Argentinatik, Saharatik, Extremaduratik eta abarretik etorriak. Guztiek argi dute ekainaren 8an kalean izango direla. Leidor antzokia oso txiki gelditu zen Gure Esku Dago ekimenak larunbat arratsaldean eginiko ekitaldian, 800 lagun inguru bertaratu baitziren. Tolosalde osorako antolatuta, erabakitze eskubidearen aldeko herri dinamika honen indarra islatu zuen.