2014 OTS. 20 Musika Fernando Saunders baxu-jotzailea Donostian izango da apirilean Azken 30 urteotan Lou Reed musikariaren baxu-jotzaile eta ekoizlea izan den Fernando Saunders Donostian izango da apirilaren 2an. Hitzordua Victoria Eugenia antzokian izango da, 20.00etan, eta sarrerak 8 euroan daude salgai. Saunders Europa osoan dabil «Happiness» bere azken albuma aurkezten. Reedek berak «Jesus» kantan hartu zuen parte, eta Suzanne Vega ospetsuak, berriz, «Feel like crying» abestian.