2014 API. 11 XVII. mendera bidaiatu dute Elhuyar Sarietan GARA BERGARA UEUri emandako Merezimendu Sariaz gain, beste bost aitorpen egin zituen atzo Elhuyarrek. Denboran atzera egin zuten, XVII. mendera, Elhuyar anaiak, Bergarako Mintegia eta Errekalde jauregia ezagutzeko, dibulgazioz eta sormenez beteriko ekitaldian. Angulak, arrainen otorduak, giza eboluzioa, teleportazioa eta soinuak izan ziren nagusi. Irabazleak, honakoak: Gorka Zabaleta («Angulari erradiografia», zientzia-kazetaritzaren saria); Amaia Portugal («Giza eboluzioa berridazten», aipamen berezia); Gorka Azkune («Fikzioa errealitate bihurtzen denean», dibulgazio artikulua); Eneko Bachiller («Arrainak, otorduetan, ekologiaz mintzo dira», doktore tesian oinarritutako artikulua); eta Xabier Erkizia («Idazkera isilak», Zientzia Gizartean sorkuntza beka).