GARA Euskal Herriko egunkaria
HISTORIA

«Lekeitio Gerra Zibilean» filma, ikastetxeetan emango da


Lekeitioko Udalak, herriko historia eta ohituren transmisioa hezkuntza formalean ere eman behar dela iritzita, 2013-2014 ikasturtean hezkuntza proiektu pilotua jarri zuen martxan. «Lekeitio Gerra Zibilean» dokumentala prest dago dagoeneko herriko ikastetxeetan unitate didaktiko moduan erabiltzeko. Helburua, herriko jende adinduaren testigantzak eskoletara eramatea da, transmisioa etxeko sukaldetik ikasgelara eramatea, hain zuzen.