2014 EKA. 05 EUSKARAREN EGUNA Elortzibarren euskaraz bizi nahi dutela agertuko dute XIV. Euskararen Eguna ospatuko dute larunbat honetan Elortzibarren, adin guztietako jendeak gozatzeko moduko egitarau zabalarekin. Tartean izanen dira txupinazoa eta hamarretakoa, pilota partidak, Ardantzeta dantza taldearen emanaldia, bazkaria, animazioa, karaokea, munduko txinga lehiaketa eta dantzaldia.