2014 IRA. 12 GUTUNAK Den-dena Iñaki Albisu Donostia Guri ere «marroia» heldu zaigu. Aurretik kontrakoa eta kritiko samarra nintzela aitortu behar dut. Baina etxean erabiltzen hasi garen bezain pronto, konturatu naiz: -Ziur aski honek ez du mundua aldatuko, zerbait gehiago beharko da, baina, bai, aspalditik egin beharreko zerbait zen. -Gutxieneko txukuntasuna. -Erabat normala eta zibilizatua den zerbait . -Lurrera paper bat ez botatzea bezala edo lurretik zerbait jasotzea bezala. -Gutxieneko txukuntasuna; beraz, zorionak. Gainera, argi dago, gauza txikietatik hasten da, inportanteenak baitira.