GARA Euskal Herriko egunkaria
BERTSOLARITZA

Arabako txapelketako kanporaketak bihar, Ozetan


Ozetako Iduia jauregian jokatuko dira 2015eko Arabako Bertsolari Txapelketako 3. eta 4. kanporaketa aurreko saioak, bihar, larunbata, 16.30ean. Saio bakoitzeko irabazleak lortuko du txartela 2015ean jokatuko den Arabako Bertsolari Txapelketarako.