GARA Euskal Herriko egunkaria
Musika

«Jainko txiki eta jostalari hura» dokumentala gaur Bilbon


Kirmen Uribek, Mikel Urdangarinek, Rafa Ruedak eta Bingen Mendizabalek 2013. urte amaieran kaleratutako «Jainko Txiki eta Jostalari Hura» disko-liburuan oinarritutako dokumentala aurkeztuko da gaur Bilboko Campos Eliseos antzokian. Idazleak eta musikariek New Yorken egindako bira poetiko-musikalaren berri ematen du aipatu dokumentalak. Euskal Herriaren gaineko ikus-entzunezko disertazio bat da, «non herri hau txiki, anitz eta era berean unibertsal gisa aurkezten zaigun». Hitzordua arratsaldeko zortzietan. Antolatzaileek adierazi dutenez, sarrera doakoa izango da, aulki guztiak bete arte.