2014 URR. 24 errugbia Avironek etxetik kanpo irabazten hasteko aukera ezin hobea dauka J.L. Baionako Avironek European Amlin Challengeko bigarren partida jokatuko du gaur, eta Arroxelaren zelaian izango du, gainera, 19.30ean hasita. Baionarrek aukera paregabea dute etxetik kanpo irabazten hasteko. Gainera, sailkapenaren buruan jarraitzeko aukera emango lioke talde zuri-urdinari. Pointoud, Etrillard, Jgenti, Fonua, Taele, Chouzenoux, Vinsensang, Monribot, Rouet, Stwart, Sayense, Fernández, Foketi, Vaka eta Elisalde izango da Noriega entrenatzaileak zelaian jarriko duen hamabostekoa. Arganse, Van Rensburg, Muller, Fao'so, Loustalot, Otazo, Ugalde eta Ancely izango dira deialdia osatuko duten jokalariak. Arroxelak ligaskako lehen jardunaldian galdu egin zuen bere partida.