GARA Euskal Herriko egunkaria
LITERATURA

Gasteizek hartuko du «50» liburu-diskoaren aurkezpena


Aurkezpen berezia egingo diote bihar Gasteizko Zuloak liburu dendan hainbat sortzailek elkarlanean osatu duten «50» proiektuari. Elkarrekin osatu duten disko-liburu honetan bezala, Patxi Zubizarretaren hitzak, Mintxo Cemillan ilustratzailearen koloreak, Joserra Senperena pianistaren musikak eta Antton Valverderen ahotsak egingo dute bat aurkezpenean ere. Obraren «aurkezpen piktoriko-musikala» 19.00etan hasiko da.