2014 AZA. 04 Lekeitio Denera 59 lan aurkeztu dira Euskal Zine Bilerara Guztira 59 film aurkeztu dira Lekeitioko 37. Euskal Zine Bilerara, sekula baino gehiago, eta horietatik 48 aukeratu ditu hautespen batzordeak: 30 lan amateur eta 18 lan profesional. Iaz marka guztiak apurtu bazituen, aurtengo parte hartzeak harritu egin ditu antolatzaileak. Euskal Zine Bilera azaroaren 23tik 29ra izango da.