2014 ABEN. 16 BERTSOLARITZA Hiru bertsolari hurrengo fasera Nafarroako Txapelketan Ostiralean abiatu zen Iruñean 2015eko Nafarroako Bertsolari Txapelketa. Sei bertsolari izan ziren oholtza gainean eta haietatik hiruk lortu zuten final laurdenetarako txartela: Kotte Plazak, Mikel Lasartek eta Sarai Roblesek, hain zuzen. Kanporaketan sailkatu diren hiru bertsolari horiekin batera, beste 27 bertsolarik ere hartuko dute parte hurrengo fasean.