2021 UZT. 28 BEGIRADA Integrismorik ez, eskerrik asko Institut du Bon-Pasteur talde katoliko integristako hainbat kide Lexantzüko elizan meza pribatu bat ematen saiatu ziren. Alkateak eragotzi zuen. «Joateko eskatu diet. Integristak dira. Ni naiz alkatea eta ez dut horrelakorik nahi herrian», adierazi zuen tinko Monique Elgoyenek. Ezohikoa eta txalogarria da integrismo katolikoari aurre egiteko hain hitz eta jarrera irmoak izatea agintariek.