Gaur8

Elkarrekin Gehiago Gara, gazteei zuzendutako hezkuntza emozionaleko programa asteburuon itxiko da

Azaroaren 29an eta 30ean Elkarrekin Gehiago Gara programaren itxiera ekitaldia egingo da, 15 eta 18 urte bitarteko Gipuzkoako gazteei zuzendutako hezkuntza emozionaleko programa, aurtengo ekaina eta uztaila hilabeteetan garatu dena. Programa zenbait jardunaldik eta udarako kanpamentu batek osatu dute.

Itxiera ekitaldien kartela.
Itxiera ekitaldien kartela.

Elkarrekin Gehiago Gara ekimena Herrizomak, Donostiako Gipuzkoako Ekintzaileen Elkarteak sortu dute eta Impact Hub Donostiako coworking espazioan garatu da. Proiektuaren helburu nagusia, antolatzaileen esanetan, «Gipuzkoako gazteen potentziala antzematea da, sortze eta ekintzailetza gaitasun hori modu optimoan bideratzeko». Balore hori gazteengan, bere familiengan, hezkuntza ingurugiroan eta azkenik, gizartean proiektatzeko xedea du proiektuak halaber.

Hala, programaren itxierarako, bi ekitaldi egingo dira, guraso eta irakasleei zuzenduta: Batetik, Elkarrekin Gehiago Gara Summercamp-aren itxiera ekitaldia, azaroaren 29an egingo da, 17.00etatik 18.30etara, Tabakalerako Kutxa espazioan. Bertan, udan abiatutako prozesuan zehar gazteak lagundu dituzten adituak izango dira, programaren zuzentzailea den Jone Lorenzorekin batera. Adituen artean, Eva Sandoval, Maite Higuero, Leyre Cano, Ricardo Ruiz, Joxean Hernández, Verena Hammes eta Sayuri Alvarado egongo dira, eta haien bizi-esperientziak kontatuko dizkiete gazteei.

Bestetik, Eva Sandoval “¿Y tú qué crees?” auto-laguntzako liburuaren egilearekin tailerra egingo dute azaroaren 30ean, 10.00etatik 14.00etara. Tabakaleran hau ere, Impact Hub Donostian. «Tailerrak helburu bezala nerabeekin programan zehar landu diren hiru mailak lantzea du: norberarekin harremana, besteekin harremana eta bizitzan asmoa», esplikatu dute.

Sandoval “Entre Maestros” dokumentalean kolaboratzaile eta parte-hartzailea izan da, Bruce Lipton biologoarekin ikasitakoa. Sinesmenaren Biologia lantzen du, eta ehun tailer baino gehiago eta zazpi lurraldeetan konferentziak eman ditu instruktore bezala. Bere hirugarren liburua argitaratu berri du, “La conexión que nos une”, zeinetan, norberarekin, besteekin eta bizitzarekin dagoen konexioari buruz hitz egiten duen, Summercamp-ean gazteekin landutako hiru ardatz nagusiak.