GAUR8

Konfinamendu garaiko bat-bateko bertsoak

Bertsozale Elkarteak plaza berria paratu dio bertsoari sarean. Internetez saioak egiteko martxan jarri dituen "Plaza" eta "Bidaiak" ekimenak martxan dira eta dagoeneko saioak gozatu daitezke sarean, bertsoa.eus atarian.

Bidaiak ekimena
Bidaiak ekimena

Koronabirusak erdiz erdi gelditu du bertso plaza, eta bertsoak sarean bilatu du zirrikitua berriro pixkanaka plazara itzultzeko, "plazari bertsoa ta/ bertsoari plaza" emateko, Oihana Iguaranen hitzetan.

Dagoeneko zenbait saio daude sarean. Batetik, Lanku Kultur Zerbitzuen bitartez aurretik lotuta zeuden saioei bide eman nahi zaie Plaza izeneko ekimenaren bidez. Bestetik, estuasunetik indarra ateratzeko grinaz, Bidaiak ekimena jarri dute martxan, bertso plaza esperimentalagoa gaien aldetik eta forma aldetik.

Hartara, dagoeneko sarean daude Erandioko eta Abadiñoko udalek antolatu eta Bertsozale Elkartearen egoitzan Internet bidez egindako bi saio: Euskaraldiaren inguruan Erandiokoa, eta herriko jaietako urteroko saioa Abadiñokoa. 

Kike Amonarrizek gidatuta, Igor Elortza eta Onintza Enbeita aritu ziren Erandioko Euskaraldiaren inguruko saioan. Abadiñoko festetako jaialdian, berriz, Maialen Lujanbio, Nerea Ibarzabal, Igor Elortza eta Txaber Altube, Igor Galartza gai-jartzailearen aginduetara.

Bidaiak izeneko saio esperimentalen harian, Andoni Egañak haurtzarora eraman zituen Amets Arzallus eta Alaia Martin. Ordubetetik gorako saioa ere sarean dago eskura.

Bertsozale Elkarteko egoitzan, publikorik gabe

Alarma egoerak hala behartuta, saio hauek denak Bertsozale Elkarteko egoitzan grabatu dira, publikorik gabe, txalorik gabe... Bertsolarientzako baldintza oso bereziak;  baina bertso uzta oso oparoa izan da. Musukoak, distantzia, eskularruak bertso plazaren bihurtu dira; baina bertsoak asmatu du horien gainetik zirrikituak topatzen.