GAUR8

Kaixomundua.eus lehiaketa, webguneak sortzen ikasteko akuilu

Eskola komunitateari zuzendutako Kaixomundua.eus lehiaketaren lehenengo edizioa abiatu du PuntuEus Fundazioak, Euskaltel Fundazioa eta Dinahosting-en laguntzarekin batera

Aurtengo zenbait proiektu
Aurtengo zenbait proiektu

Eskola-komunitateari zuzendua den Kaixomundua.eus hezkuntza-proiektu eta lehiaketaren helburua webguneak sortzen ikasiz gaitasun digitalen ezagutza sustatzea da. Gainera eduki digitalak euskaraz sortzea ere sustatu nahi da proiektuaren bitartez.

2019-2020 ikasturtean, Euskal Herri osoko 225 taldek eman dute izena. Guztira ia 700 ikasle aritu dira webgune onenaren saria lortzeko lanean. Haatik, Covid-19aren osasun larrialdi egoeraren ondorioz, hezkuntza zentroek egoera berrira egokitu behar izan dute, baita lehiaketak ere. Hori dela-eta, bidea hasi zuten hainbat hezkuntza zentroek eta ikasleen proiektuak amaitu gabe geratu behar izan dira, eta 59k lortu dute kategoria bakoitzeko sariengatik leihatzea.

Irabazleak

Bilboko Harrobia Lanbide Ikastolako Yaiza Garcia eta Marina Azkarragak sorturiko www.berdingo.eus izan da Lanbide Heziketako webgune irabazlea, genero berdintasuna sustatzeko joko bat hain justu. Batxillergoko webgune onena www-naseinu.eus izan da, Ruben Etxarri eta Andoni Solanok sortua. Iruñeko Eunateko institutuko ikasleek webgune zerbitzuak eskaintzen dituen proiektua aurkeztu dute. Azkenik, DBHko hirugarren eta laugarren mailako lanik onena www.kutsazalla.eus izan da, Zallako Kutsadura neurtzeko proposamen bat. Zallako BHI Institutuko Nerea Agueda, Uxue Portillo eta Naia Vela izan dira sortzaileak.

Kategoria bertsuan epaimahaiak aipamen berezia egin nahi izan du eta horrela nabarmendu Salbatore Mitxelena Ikastolako (Zarautz, Gipuzkoa) Joritz Garrok eta Julen Izetak egin duten euskara gaztelania hiztegia: www.sermo.eus.

Kaixomundua.eus proiektuarekin ikasleak webgune erreal bat nola sortu ikasi ahal izango dute, praktikan oinarritutako lan motibatzaile baten bidez. Helburua bikoitza da: batetik, kontsumitzaile digital izatetik sortzaile digital izatera pasako dira ikasleak, eta bestetik, konpetentzia digitalak garatzeko aukera izango due. Horrez gain, trebakuntza teknologikoa behar duten irakasleen prestakuntza ere indartu nahi du lehiaketak.

Datorren ikasturtean izena-eman nahi duten hezkuntza zentroek aukera izango dute egiteko udazkenetik aurrera