GAUR8

Errealitate areagotuko jolas kolaboratzailea, hizkuntzen ezagutza aktibatzeko

BabelAR errealitate areagotuko jolas kolaboratzailea sortu dute 7 eta 12 urte bitarteko ikasleentzat, zenbait hizkuntzetan duten ezagutza aktibatu eta eleaniztasuna balioesteko. Aplikazioa doan eskura daiteke eta asteazken honetan bertan LHko irakasleen aurrean aurkeztuko dute.

EHUko DREAM ikertaldeak jolasaren sorkuntzan hartu du parte. (BabelAR)
EHUko DREAM ikertaldeak jolasaren sorkuntzan hartu du parte. (BabelAR)

BabelAR du izena eta 7 eta 12 urte arteko ikasleentzat diseinatuta dago. Errealitate areagotuan oinarritutako jolas kolaboratzaile bat da, doakoa, ikasleek hizkuntzei buruz duten ezagutza aktibatzeko eta eleaniztasuna balioesteko.

Tabletean edo telefono mugikorrean instalatu daitekeen aplikazioa erabiltzen du, eta 14 hizkuntza erabil daitezke. Zertan datza jolasa? «Babel oroimen-arazoak dituen eta laguntza berezia duen maskota txikia da», eta ikasleek lagundu behar dute hizkuntzei buruz duten ezagutzaren bidez, azaldu dutenez.

Euskaraz, frantsesez eta gaztelaniaz gain, jolasa eskuragarri dago ingelesez, irlanderaz, alemanez, frisieraz, polonieraz edo portugaldarrez, besteak beste.

Proiektuan, eleaniztasunaren inguruan lan egiten duen Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Donostia Research group on Education And Multilingualism (DREAM) ikertaldeak hartu du parte, bai VirtulApp egitasmoan zein jolasaren sorkuntzan. Horren ondoan, ikertzaileek hainbat material didaktiko sortu dute «eleaniztasuna garatu eta indartzeko».

Irakasleentzako aurkezpena

BabelAR jolasa Lehen hezkuntzako irakasleei aurkezteko, webinar eskainiko dute sortzaileek asteazken honetan. Saioa 15.00etatik 17.00etara izango da eta horren barruan mahai inguru bat osatuko da Euskal herriko profesionalekin.

Azaldu dutenez, matrikula irekia du hitzorduak baina aurretik izena eman behar da Welcome back to the multilingual classroom! webinar-ean.

Aplikazioa Erabilgarri dago jada App Store (Babelar-IOsen) eta Google Play Storetik (Babelar-Andorien) deskargatuta.