GAUR8

Buru osasun arazoei aurre egiteko familiak duen paperari buruzko hitzaldia aantolatu ldu Agifesek

 Urriaren 14an, Iker Arrizabalaga Agifeseko psikologoak buru osasun arazoei aurre egiteko familiak duen paper nabarmenaren gaineko hitzaldi bat egingo du Arrasaten, Jokin Zaitegi aretoan. Bertan, buru osasuna ikuspegi integral batetik aztertuko du, familiak arazoa konpontzeko zeregin garrantzitsua duela ulertuta. Halaber, Agifeseko bazkide batek ere parte hartuko du bere senide bati suspertzetze-prozesuan nola lagundu dion azaltzeko

Aigfesen kartela (Agifes)
Aigfesen kartela (Agifes)

Iker Arrizabalaga Agifeseko psikologoak buru osasun arazoei aurre egiteko familiak duen paper garrantzitsuaren gainean hitz egingo du urriaren 14an Arrasaten. Hitzaldia 18:00etan hasiko da Jokin Zaitegi aretoan, Kulturaten. Buru osasuna ikuspegi integral batetik aztertuko du Arrizabalagak, familiak arazoa konpontzeko zeregin garrantzitsua duela ulertuta. Agifeseko bazkide batek ere parte hartuko du saioan, bere senideari suspertzetze-prozesuan nola lagundu dion azaltzeko.

Osasun mentaleko arazo batek senitarteko bakoitzean eta familiaren dinamikan duen eragina aztertuko du Agifeseko familia-programaren arduradunak, eta horrelako gaitz psikikoak agertzen direnean zer egin jakiteko jarraibideak emango ditu. Gainera, familia osoarentzat eskuragarri dauden baliabideak eta laguntzak ezagutaraziko ditu, bai diagnostikoa duten pertsonentzat, bai haien senideentzat.

'Buru osasunaren zaindariak' kanpaina

Arrasateko hitzaldia Agifesek abiarazi berri duen ‘Buru osasunaren zaindariak’ kanpainaren parte da, eta haren helburua da familiak eta gertukoek buru osasunaren zainketan duten garrantzia aitortzea.

«Zalantzarik gabe, gizarte-, osasun- eta erakunde-esparruetatik eskaintzen ditugun buru osasuneko programak eta zerbitzuak oinarrizkoak dira, baina ez dugu ahaztu behar osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonei egunero laguntzen dietenen zeregina» dio elkarteak. «Hain zuzen, hurbileneko senideak dira buru nahasmendua duten pertsonen errekuperazio prozesuaren zutabe nagusietarikoa. Hori dela eta, familien rola azpimarratzeaz gain, haien zaintza eta ongizatea hobetzeko baliabide eta programa gehiago eskaintzearen alde lanean jarraitu behar dugu».

Kazetaritza sariak

Beste alde batetik, Agifesek 2021eko 'Kazetaritza eta Buru Osasuna' Sariak antolatu ditu, Gipuzkoako hedabideen lana saritzeko asmoz: «Aurreko edizioetan bezala, egitasmo honen xedea buru-osasunaren inguruan kazetaritza lanak sustatzea eta saritzea da. Buru osasun arazoak dituzten pertsonen kolektiboari buruz ikuspegi arduratsuarekin informatzen duten profesionalen lana nabarmendu nahi dugu, gizarte-sentsibilizazioan fokua jartzeagatik eta estigmaren aurka borrokatzeagatik».