GAUR8

Formazioa eta espetxea, Bertsozale Elkarteak Laboa Katedrarekin deitutako ikerketa sarien protagonistak

Maddi Soroaren «Bertsolariaren formazioa bertsoa sortzeko eta interpretatzeko konpetentzia arloak» eta Iñaki Viñasprek, Izar Mendigurenek, Oihane Pereak era Ruben Sanchezek taldean aurkeztutako «Bertso eskola Zaballako espetxean: presoen, espetxearen era bertso mugimenduaren arteko elkarreragina» dira Bertsozale Elkarteak eta UPV/EHUko Mikel Laboa Katedrak elkarlanean bultzatutako sarien irabazleak.

Maddi Soroa saritua izan den ikerlan baten egilea, irudian.
Maddi Soroa saritua izan den ikerlan baten egilea, irudian. (Bertsozale Elkartea)

Bertsolaritzaren inguruko ikerketa zientifikoa bultzatzea eta ikerlari gazteei hasierako urrats horietan laguntzea helburu dituzten UPV/EHUko Mikel Laboa Katedrak eta Bertsozale Elkarteak elkarlanean antolatutako sariek badituzte irabazleak.

Maddi Soroaren “Bertsolariaren formazioan bertsoa sortzeko eta interpretatzeko konpetentzia arloak” eta “Bertso eskola Zaballako espetxean: presoen, espetxearen eta bertso mugimenduaren arteko elkarreragina” Iñaki Viñasprek, Izar Mendigurenek, Oihane Pereak eta Ruben Sanchezek taldean aurkeztutako egitasmoa dira irabazleak.

Deialdiak bi sari aurreikusten ditu: Bertsolaritzari buruzko GRAL (Gradu Amaierako Lan) Saria eta Ikerketa Proiektu Saria. Lehenari dagokionez, Maddi Soroa Navarrori egokitu zaio, bertsolariaren formazioaren inguruko ikerlanagatik.

Ikerketa Proiektu Saria, berriz, Zaballako espetxea eta bertso mugimenduaren arteko elkarreragina aztertzea helburu duen proiektuarentzat izan da. Taldean aurkeztutako proposamena da, eta urtebeteko epea izango du Iñaki Viñaspre Simonek, Izar Mendiguren Cosgayak, Oihane Perea Perezek de Mendiolak eta Ruben Sanchez Bakaikoak osatzen duten taldeak aipatutako ikerlana burutzeko.