GAUR8

Burmuinaren funtzionamenduari dedikatutako aste bat Eureka! Zientzia Museoan

‘Burmuinaren Astea’ ospatuko dute hilaren 13tik 19ra Eureka! Zientzia Museoan, Basque of Cognition, Brain and Language (BCBL) euskal zentroak antolatuta. Familia osoarentzako jarduerak izango dira, garunaren funtzionamendua ezagutaraztea helburu duen nazioarteko ekimenarekin bat eginez.

‘Burmuinaren Astea’ programaren aurreko edizio bat, irudian.
‘Burmuinaren Astea’ programaren aurreko edizio bat, irudian. (Jon URBE | FOKU)

Datorren aste osoan zehar burmuina protagonista izango dituen hainbat jarduera egingo dira Eureka! Zientzia Museoan, familia osari eta ikastetxeei zuzenduta. «Garunaren misterioak eta horiek ikertzearen garrantzia» ezagutarazi nahi da. Ekimena mundu mailako kanpaina baten barruan dago.

Basque Center of Cognition, Brain and Language (BCBL) euskal zentroak antolatzen du ‘Burmuinaren Astea’, hilaren 13tik 19ra ospatuko dena. Tailer formatuko jarduera ugari ditu programak. astea zabaltzen duten «Zure burua ezagutzen duzu?» edota «El cerebro ladrillo a ladrillo» proposamenak kasu.

Tailer bakoitzak zailtasun maila ezberdinak izango ditu, adin guztietara egokitu ahal izango diren erronkak, azalpenak eta esperimentuak planteatuz.

«Eskulanen blokeetatik abiatuta neuronak sortzen hasiko gara, eta beraien artean nola konektatzen diren ikusiko dugu, informazioa transmititzeko», azaldu du Ana Bautista BCBLko ikertzaileak.

Programatutako saioetan aipamen berezia egingo da Santiago Ramón y Cajal neurozientzialaren figuraren inguruan, ‘Ramon y Cajal 2022 Ikrketa Urtea’ ospatzeko.

«Ramon y Cajalen teorian erabakigarria den auzia aztertuko dugu, baita haren lana aipatu ere. Neuronak nola antolatzen diren ere ikasiko dugu, eta jarduera dibertigarriekin amaituko dugu, garunaren eremuak eta horien funtzioak ezagutzeko», aurreratu du Bautistak.

Astean zehar ikasleei zuzendutako saio ezberdinak izango dira, euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez.