Juantxo EGAÑA

LAU JOSTUN UNTZUEKO ESKOLAN, 1912AN

Alberto OFICIALDEGUI NUÑEZ
Alberto OFICIALDEGUI NUÑEZ (NAFARROAKO ERREGE ARTXIBO NAGUSIA)

Argazkia Untzueko eskolan egina da 1912an. Nafarroako herri horretako erretorea zen Alberto Oficialdegui Nuñez argazkilariarentzat posatzen ari dira lau jostunak. Oficialdeguiren argazkiak beti dira prestatuak, eta inoiz ez kasualitatearen ondorio; kasu honetan, emakumeetako bat neurriak hartzen ari zaizkio alboko lagunari, ezkerrean eserita dagoen beste bat parpaila bat egiten ari da eta eskuinekoa, josten. Argazkian zein ikastaroak ematen diren gelan Balbino Arizuren argazkia ageri da: herriko gizon ezagunenetako bat. 1860an Argentinara emigratu zuen eta hiru anaiarekin batera upategi bat muntatu zuen. Bere ondoan, desenfokatuta, bere anaia Jacintoren erretratua dago. Untzueko eskola Balbino Arizuk emandako diruarekin eraiki zuten. Lau emakume langileen irudia argazkilariaren ilobak 2015ean Nafarroako Errege Artxibo Nagusiari emandako funtsaren zati da.