GAUR8
Gaur X urte

Le Manseko 24 Orduak lehen aldiz korritu ziren orain dela 100 urte

Duela 100 urte, 1923ko maiatzaren 26tik 27ra bitartean, historian lehen aldiz Le Manseko 24 Orduak korritu ziren. Munduko erresistentziako automobilismo-lasterketa ospetsuena da eta nazioarteko pilotu eta talde hoberenak biltzen ditu.

Le Manseko 24 orduko karerraren lehen edizioa, 1923an
Le Manseko 24 orduko karerraren lehen edizioa, 1923an (Wikimedia Commons)

Le Manseko 24 orduak 1923ko maiatzaren 26 eta 27an korritu ziren lehen aldiz, Le Mans inguruko ibilbide publikoetan zehar. Urteak igaro ondoren, lehiaketak ospea hartu zuen eta gaur egun munduko erresistentziako automobilismo lasterketarik ospetsuena da. Bere izenak ongi adierazten duen moduan, auto gidariek euren autoak 24 orduz jarraian eta etenik gabe gidatu behar dituzte. Orotara 13.629 kilometroko luzera du lasterketak.

Lehenengo lasterketa André Lagache frantsesak irabazi zuen. Tom Kristensen da edizio gehien irabazi dituen pilotua, 9 aldiz 1997 eta 2013 artean.

1924tik lasterketa ekainean ospatu da, salbuespen gutxi batzuekin: 1956an uztailean egin zen eta 1968an eta 2020an, irailean. Lehenengo kasuan, Frantziako maiatzeko greben ondorioz izan zen, eta, bigarren kasuan, covid-19aren pandemiaren ondorioz, hurrenez hurren. Hala ere, aurtengo edizioa ez da 100.a izango, lehiaketa 1936an bertan behera utzi baitzen arrazoi ekonomikoengatik eta 1940 eta 1948 artean Bigarren Mundu Gerraren ondorioz.

Frantsesez ‘24 Heures du Mans’ deitua, gaur egun Sarthe zirkuituan korritzen da, Le Mansetik gertu, Frantzian. Automobile Club de l 'Ouest (ACO) elkarteak antolatzen du. Munduko Erresistentzia Txapelketan puntuagarria izan da 1950eko eta 1990eko hamarkaden artean, eta berriro 2010etik.