GAUR8

Joste Solidarioaren umeentzako arropa salgai dago Getxon, Aspanovasen alde

Hurrengo ostiralera arte, Algortako Urgull Zentroan ikusgai eta salgai egongo dira Erromoko Kultur Etxeko Joste Solidarioaren tailerrean egindako umeentzako jantziak. Material horren salmentarekin lortutako dirua Aspanovas minbizia duten haur eta nerabeen familiak biltzen dituen elkartearentzat izango da.

Umeentzako jantziak Errenterian egindako artisautza azoka batean, artxiboko irudian.
Umeentzako jantziak Errenterian egindako artisautza azoka batean, artxiboko irudian. (Andoni CANELLADA | FOKU)

Aste honetan zehar, Algortako Urgull Zentroak haurrentzako arropatxoak biltzen dituen erakusketa bat eskainiko du. Ekimenaren helburua, halere, ez da eskuz egindako lan hori erakustea, baizik eta salgai jartzea. Salmentan lortuko duten dirua minbizia duten Bizkaiko haur eta nerabeen familiak zaintzen eta laguntzen dituen Aspanovas elkartearentzat izango da.

Ostiralera arte bisitatu ahal izango da erakusketa. Ikusgai dagoen materiala Erromoko Kultur Etxeko Nagusien Etxean egindakoa da.

«Erakusketa haurrentzako eta umetxoentzako jantziez osatuta dago», azaldu dute Getxoko Udaleko iturriek, eta zehaztu dute, besteak beste, «jakatxoak, prakak, soinekoak, txanoak, mendigoizaleak edota bufandak» aurki daitezkeela salgai dauden jantzi horien artean.

Goizez eta arratsaldez zabalik

Erakusketa goizez eta arratsaldez dago zabalik. Goizean, 10.00etatik 13.00etara bisitatu daiteke, eta arratsaldeko bisitei dagokienez, 17.00etatik 19.30era ikus daiteke.

Udal iturriek nabamendu dutenez, aurrekoetan bezala, ekimenean bildutako ekarpen ekonomikoa minbizia duten haur eta nerabeen familiak biltzen dituen Aspanovas Bizkaiko elkartearentzat izango da.