GAUR8

Kultur ondare immateriala balioesten duten proiektuentzako laguntzak onartu ditu Lakuak

Kultur ondare immateriala kudeatzera, babestera edota aztertzera bideratutako proiektuak laguntzeko deialdia jarri du abian Lakuako Gobernuak. Proiektuak %100ean finatzatu ahal izango dira, 30.000 euroko gehienezko aurrekontua gainditu gabe.

Kultur ondasun immaterialaren inguruko proiektuak sustatzera bideratuta dago Lakuaren deialdia. Talogileak Gernikan, artxiboko irudian.
Kultur ondasun immaterialaren inguruko proiektuak sustatzera bideratuta dago Lakuaren deialdia. Talogileak Gernikan, artxiboko irudian. (Aritz LOIOLA | FOKU)

200.000 euroko laguntzen deialdia onartu du Lakuako Gobernuak, euskal kultur ondasun immateriala balioesten duten proiektuetarako.

Programa honen bidez finantzatu ahal izango dira Lakuako Gobernuko Kultura Ondarearen Zuzendaritzak lehenago egin ez dituen kultur adierazpen ez-materialen ikerketa, dokumentazio, erregistro eta inbentarioko proiektuak.

Diruz lagunduko da, halaber, intereseko edozein kultur ondasun ez-materialen egoera aztertzeko eta diagnostikatzeko dokumentuak egitea, horien jarraipena eta sustapena lagunduko duten jarduera proposamenak eta lehentasunak barne.

Era berean, diruz lagunduko da kultur ondasun ez-materialak kudeatzeko eta babesteko planak egiteko aurretiazko dokumentuak egitea.

Deialdia Euskal Kultura Ondare Immaterialaren edozein adierazpen eskualdatzen laguntzen duten eta haren jarraipena bultzatzen duten proiektuei ere zuzenduta dago.

Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, eta proiektu bakoitza %100ean finantzatu ahal izango da, 30.000 euroko gehienezko aurrekontua gainditu gabe.

Iaz Unesco Etxea Elkartearen, Punta Begoña Fundazioaren, Labayru Fundazioaren, Labrit multimediaren, Soinuenea Fundazioaren, Ondare Babesaren eta Erandio eta Balmasedako udalen proiektuak lagundu ziren diruz.