GAUR8

Ahalduntzea eta kultura eraldatzea, Galdakaoko berdintasunerako programazioaren abiapuntu

Emakumeen ahalduntzea eta feminismotik kultura eraldatzea Galdakaoko berdintasunerako tailer eta ikastaroen programazio berriaren ardatzetako bi izango dira. Zaintza fisiko eta emozionalaren ondoan, oroimena lantzea dago proposamenean, besteak beste.

Begirada feminista barneratzea da programazioaren helburua.
Begirada feminista barneratzea da programazioaren helburua. (Marisol RAMIREZ)

Berdintasunerako tailerren eskaintza plazaratu dute Galdakaon, ahalduntzea eta feminismotik kultura eraldatzea abiapuntu hartuta

Galdakaoko Udaleko Berdintasun arloak ikastaro eta tailerren eskaintza berri bat plazaratu du. Emakumeen ahalduntzea eta begirada feminista bermatzea izango dira jardueren ardatz nagusiak. «Horretarako, nork bere gorputza ezagutu eta zaintzea izango dute helburu tailer batzuek, kultura eraldatzea beste batzuek, hausnartzea, edo teknologia berriak era seguruan erabiltzen ikastea, besteak beste», azaldu du udal gobernuak.

‘Solasaldi lilak’, ‘Emakume kontzienteak eta garapen pertsonalak’, ‘Emakumeentzako garapen emozionala’, pelbis-zorua indartzeko ikastaroa, artearen bidez ahalduntzea planteatzen duen ikastaroa edota sare sozialen begirada feminista landu eta emakume idazleak ikustarazteko tailerrak daude programazio berrian.

Programazioak, bestalde, memoria lantzeko proposamen bat dakar, herriko emakumeen iraganean eta orainean sakontzea planteatzen duen tailer bat.

Urriaren 16an hasiko dira ikastaroak eta maiatzean amaituko dira. Udalak zehaztu duenez, 45 orduko tailerrak dira gehienak, 28 saiotan emango direnak.

Prezioari dagokionez, 40 eurokoa da publiko orokorrrarentzat eta bost eurokoa diru sarrerak bermatzeko errenta jasotzen duten lagunentzako eta langabetuentzako.

Izena emateko epea irailaren 29an itxiko da.