GAUR8
Gaur X urte

Alfred Hitchcock zine zuzendaria gaur 44 urte hil zen

Alfred Hitchcock 1980ko apirilaren 29an hil zen Los Angelesen. Heriotzak 80 urte zituela harrapatu zuen, bihotzeko zenbait arazoren ondoren. Gaur, 40 urte beteko dira suspensearen azti izendatu zutena zendu zela. Historiako zinemagile handienetako bat izan zen.

Alfred Hitchcock, suspensearen maisua.
Alfred Hitchcock, suspensearen maisua.

Alfred Hitchcock Londresen jaio zen 1899ko abuztuaren 13an, eta hiru anai-arrebetatik txikiena izan zen. Autoritatearekiko zuen beldurra haurtzaroan sortu zitzaion. Aitak auzoko komisarioari gutun bat eramateko eskatu zion, baina komisarioak gelaxka batean sartu zuen zenbait minutuz. «Hori da haur gaiztoekin egiten dena», ohartarazi zion.

Lehen Mundu Gerraren amaieran sartu zen Famous Players-Lasky produkzio-etxera. Geroago, 20ko hamarkadaren erdialdean, Gainsborough Picturesen hasi zen lanean. Han ezagutu zuen Alma Reville, bere emaztea eta Patricia alaba bakarraren ama izango zena.

1925ean estreinatu zuen bere opera prima, 53 film luzeren zikloaren hasiera: ‘The Pleasure Garden’. Hurrengo lau urteetan, Hitchcockek film mutuak filmatu zituen. ‘The Lodger’ (1927) izan zen bere hirugarren filma eta bere obran errepikatuko ziren elementu batzuk ezagutarazi zituen hor. ‘Chantaje’rekin (1929), soinu-zinemara iritsi zen.

‘Valses de Viena’ (1933) film musikala egin ondoren, Hitchcock misteriozko filmetan oinarritu zen, ia guztiak espioitzakoak, jada nazismoaren gorakada iragartzen ari zen Europan. Hala ere, polizia-film klasikoetara itzuli zen gero ‘Inocencia y juventud’ (1937) lanarekin. Hitchcock-en plano-sekuentzia zirraragarrienetako bat ikus daiteke pelikula horretan: sekuentzia bat, ikuspegi panoramikotik hasi eta lehen planoraino.

Bigarren Mundu Gerra hasi zenean, zuzendariak Estatu Batuetara emigratu zuen familiarekin. David Selznick produktoreak kontratatu zuen eta ‘Rebeca’ izeneko film gotikoa agindu zion. Film onenaren 1940ko Oscar saria irabazi zuen, baina Hitchcock ez zuten zuzendari gisa aurkeztu.

1946an, Ingrid Bergman aktorearekin ‘Notorius’ filmatu zuen, bere maisulanetako bat. Rio de Janeiron girotua, Bergman eta Cary Grant nazi-sare bat ikertzen ari dira, bonba atomikoa egin nahi duena.

Maisulan bat beste baten atzetik, halakoa izan zen 50eko hamarkada zine zuzendari honen ekoizpenari dagokionez. ‘Extraños en un tren’, ‘Yo confieso’ eta ‘Vertigo’ famatua egin zituen.

Hitchcock zuri-beltzera itzuli zen ‘Psicosis’ filmean, 1960an. Pelikula arrakastatsua izan zen, eta Oscar sarirako azken hautagaitza izan zen.

1976an bere azken filma egin zuen, ‘Trama macabra’, eta, horrekin, 53 lanen saga itxi zuen. Lau urte beranduago hil zen, 1980ko apirilaren 29an.