Hiru podcast berri ‘Astola’ aldizkariko ikerlanetan oinarrituta, Gerediagaren webgunean
‘Astola’ aldizkariak argitaratutako ikerlanetan oinarritzen diren hiru podcast berri daude entzungai Gerediagaren web orrian. Berrizko Margarita Maturanaren figura, Anbotoko fenomeno astronomikoa eta Durangoko udaletxeko margonalak dira azken atalen protagonistak.

Berrizko Lorentzo Records grabazio estudioetan grabatu dira ‘Astola’ aldizkariko ikerketa lanetan oinarritutako azken hiru podcastak, jada eskuragarri daudenak Gerediaga Elkartearen webgunean. Hamahiru dira jada ‘Astola’ aldizkariari dagokion atalean entzungai dauden artxiboak.
Gerediaga Elkarteko iturriek jakinarazi dutenez, berrikuntza modura, podcastak entzuteko erabiltzen diren sareko hiru plataformatara ere igo dira atal guztiak: Spotify, Ivoox eta Apple Podcast.
«Orain arteko podcast guztietan egin den antzera, Edorta Barruetabeñak moldatu ditu ikerketa lanak» podcast formatura egokitzeko, zehaztu du elkarteak.
Sareratutako podcast berriek jorratzen dituzten gaien inguruan, Berrizko Margarita Maturanaren figuraren inguruko ikerlanari eskainita dago bat, Anbotoko begietan gertatzen den fenomeno astronomikoa ulertzeko informazioa jazo du beste podcast batek eta Durangoko udaletxeko margolanen historian sakontzeko aukera ematen du hirugarren proposamenak.
Eskualdeko arlo ezberdinetako pertsonek jartzen diete ahotsa podcastei, 10 eta 15 minutu arteko iraupena dituzten kontakizunak eskainiz.
Podcast formatuko lanez gain, wenguneak aldizkariaren ale ezberdinen edukiak ditu ikusgai.

Azken-aurreko tragoa: Pepe, Joxe, Arantza... eta Manuela

Genozidioaren salaketak Euskal Herriko txoko guztiak bete dituen urtea

«Ez nuen inoiz pentsatu ni kirolaria izan nintekeenik, are gutxiago maila honetan»
