Gaur bi urte hil zen Paco Rabanne jostun gipuzkoarra
Gaur bi urte, 2022ko abenduaren 29an, hil zen Paco Rabanne, gure historiako euskal diseinatzaile ospetsuenetako bat. 1934ko otsailean Pasaian jaio bazen ere, gerrak familia markatu zuen, eta frantziar Estatura ihes egin behar izan zuen diseinatzaileak bost urte besterik ez zituenean.

Paco Rabanne, benetako izena Francisco Rabaneda Cuervo, duela bi urte hil zen, 88 urte zituela, 2023ko otsailaren 3an. Pasaitan jaioa 1934an, ama Balenciagaren jostuna izan zen eta aita jeneral errepublikarra. Aita fusilatu zutenean, ama eta bera frantziar Estatura joan ziren, eta ez ziren itzuli. Bretainiako Portsall herrian bizi zen diseinatzaile gipuzkoarra.
Etxean joskuntza ikusi zuen betidanik, baina, arkitektura eta arte ikasketak egin zituen Parisko arte ederren eskolan. 12 urtez aritu zen ikasten eta bitartean modarekin lotura zuten marrazki asko egin zituen. Horren guztiaren ondorioz 1966ean bere lehen kolekzioa atera zuen.
Diseinatzailearen soinekoak metal zati txikiz osatutakoak izaten ziren, eta ez ziren erosoak izaten. Hala ere, 60ko hamarkadako modan apurketa sortu zuen sortzaileak. Espazioarekin lotura handia izan zuten Rabannen sorkuntzek. Arrakasta handia izan du urtetan Paco Rabannek, eta filmetan ere agertu izan dira haren lanak, hala nola Roger Vadimen ‘Barbarella’.
2003an, Paco Rabanne Gunea sortzeko proiektua iragarri zen Pasaian, eta prentsaurreko instituzional bat ere egin zen. Bazegoen aukeratutako lekua –La Herrerako kaian–, abiarazteko epe bat –urtebete– eta baita proiektu bat ere, museo bat, diseinu-eskola bat eta hotel bat izango zena. Proiektua ezerezean geratu zen.