70 urte bete ditu gaur Nina Hagen abeslari eta aktore alemaniarrak
Nina Hagen abeslari, aktore eta ekintzaile alemaniarrak 70 urte bete ditu gaur. Punk estiloa operarekin nahastu izanak egin du ezagun eta Alemaniako punkaren amabitxitzat daukate zaleek.

Urtemuga borobila du aurtengoa Nina Hagenek. Abeslari, aktore eta ekintzaile alemaniarrak 70 urte bete ditu gaur. Garai horretan bitan banatuta zegoen Berlinen jaio zen 1955eko martxoaren 11n, ekialdean, hain zuzen ere. Ezaguna da punk estiloa operarekin nahastu izanagatik eta Alemaniako punkaren amabitxitzat daukate askok.
Hagenek aktore gisa hasi zuen bere ibilbidea, ama Eva-Maria Hagenekin batera zenbait film alemaniarretan parte hartuta. Garai berean ‘Automobil’ bandarekin ‘Du hast den Farbfilm vergessen’ singlea kaleratu zuen. Wolf Biermann bere aitaordeari 1976an Ekialdeko Alemaniako hiritartasuna kendu ziotenean, Hagen harekin joan zen Hamburgera.
Handik gutxira, CBS Recordsek kontratu diskografiko bat eskaini zion eta Nina Hagen Band sortu zuen. Izen bereko albuma 1978. urtearen amaieran kaleratu zuen. Lanak arrakasta handia izan zuen, bai kritikaren aurrean, baita komertziala ere. Izan ere, 250.000 kopia baino gehiago saldu zituzten. Taldeak beste album bat kaleratu zuen, ‘Unbehagen’, eta 1979an banandu ziren.
1982an, Hagenek kontratu berri bat sinatu zuen CBSrekin eta ‘NunSexMonkRock’ bakarkako diskoa kaleratu zuen, Estatu Batuetako zerrendetan sartu zen bere lehen albuma bihurtu zena.
Musikari izateaz gain, Hagen bikoizketako aktorea ere bada. Halaber, hiru autobiografia idatzi ditu: ‘Ich bin ein Berliner’ 1988an, ‘Nina Hagen: That's Why the Lady Is a Punk’ 2003ean eta ‘Bekenntnisse’ 2010ean. Giza eskubideen eta animalien aldeko aktibismoagatik ere ezaguna da.

Sudango gatazkak biolentzia sexuala areagotu du, biktimen artean urtebeteko umeak daude

Mahmud Khalil ikasle palestinarraren atxiloketak alarmak piztu ditu AEBetan
Nolakoa izango da kartzelarik gabeko mundua?
Adinak
