Naiara Garzia

Lehergaiak

Bizitzak ez du merezi ni izateko saiakera bakoitza atzeratu behar badut eta ohe batean hil». Rosenberg senar-emazteen esaldi hori ondoan izan dut urte askotan, baita maitasunez beteriko beraien argazki bat ere, McCarthyren sorgin-ehizaren jazarpenaren adibide garbienetako bat: Julius eta Ethel elkarri musu ematen azaltzen dira furgoi polizial baten barruan, 1953ko ekainaren 13an exekutatuak izan baino lehen.


Zeinen tristea den dena asmatua dagoen mundu batera sortzea, beste batzuek diseinatutako bizitza batera. «Helduen esklabotza tristeak beldurtzen ninduen. Ez zitzaien ezusterik gertatzen; hasperenka aldez aurretik diseinatutako existentzia bat jasaten zuten, inoiz erabakirik hartu gabe». De Beauvoir, beste behin.


Harresiak bota


Erromantikoek eta surrealistek ere honi buruz idatzi zuten. Azken hauek poesiaren ezezko gaitasuna azpimarratu zutenean, poemaren helburua ez dela adierazpen poetikoez beteriko museo baten antza hartzea, hau era pasibo batean miresteko, gure ohituren eta inertziaren harresiak botatzeko helburua duten lehergai mentalak martxan jartzea baizik.


Eta erromantikoek misterioaren beharra aldarrikatu zutenean ordurako jada oso mekanizatua zegoen mundu horretan. «Gogaitasunaren aurkako jainko hau da erromantikoa. Erromantikoek jainko estetiko bat behar dute, ez laguntzen eta babesten gaituen jainko bat, mundua bera misterioz inguratzen duena baizik».


Ez badugu ezer sortzen ez garelako, ezta geureak diren erabakiak hartzen ez baditugu ere. •