India Martera iristeko gai da, baina ez meategietara

New Yorken NBEk antolatuta klima aldaketaren aurkako gailurra egiten ari zen bitartean, berri agentziek jakinarazi ziguten Indiako Auzitegi Gorenak erabaki duela 1993tik 2011ra Gobernuak emandako ikatz meategietarako kontzesio gehienak (%98) bertan behera uztea, emakida horiek legez kontra eman zirelakoan. Agentziek eskaini dizkiguten irudietan –Noah Seelamen argazkian esaterako– ikus ahal izan dugu zein baldintza penagarrietan egiten duten lan herrialde hartako meatzariek. Zein urruti dagoen New Yorken agindutakoa planetan dugun errealitatetik! Ikatza da nagusi leku askotan eta horrela jarraituko duela dirudi. Gero jakin genuen Indiak espazio-ontzi bat jarri duela Marte planetaren orbitan. «Espazio ezezagunera hurbiltzeko ausardia izan dugu eta ezinezko zirudiena lortu», esan zuen, harro-harro, Narendra Modi presidenteak. Agintariak ezagutzen ote ditu Indiako meategiak? joseangel.oria@gaur8.info