Amagoia Mujika Telleria

Beti zaramate aldean, hodei

Egunak, orduak eta segunduak kontatzen ditu zure jendeak Hodei. Denbora denbora da, eta ez du balio hutsune batek sortzen duen minaren larria neurtzeko. Baina denbora kontatzen dute, mina ezin dutelako neurtu. Zurekin pasatako uneek betetzen dituzte zure hutsuneak; zurekin bizitakoen oroitzapenak betetzen dute zure aulki hutsa. Beti zaramate aldean, erantzi ezin den motxila baita zure faltak sortzen dien egonezina. Presentzia ez baita presente dagoenaren itzala, ez dagoena aldean daramazunaren sentsazio epela baizik. amagoia.mujika@gaur8.info