Itzulerako bidea argiztatuz

Oraindik bero dago sutondoko ikatza. Gabonak pasa dira, gogoan iltzatuta gelditu zaizkigu, baina, oraindik hutsik dauden aulkiak, eta, haiei so, begirada galduarekin, ama, aita, bikote eta alabak. Mila Ioldi irriñoa ezpainetan ageri da irudian, eskumuturreko telematikoa entregatu eta hamalau urtez ukatua izan duen askatasuna berreskuratuta. Dirdira berezia du argazkian, iraganaren preso beharrean etorkizunaren jabe direla jakitun diren horiek soilik izan ohi duten dirdira. Bilbo distira koloretsu antzekoarekin tindatuko da gaur. Denboraren joan azkarrak dispertsioaren mende laurdena eraman du, asfaltozko milioika kilometro oparitan ekarri, ehunka familien diru poltsak xahutu eta baita hainbat bizitza ostu ere. Geroaren etorri geldoak, baina, itzulerako bidea egingo du. Gaur argiztatuko den ibilbidea, hain zuzen ere.

Primi Erostarbe, panderojole-irrintzilari aparta gizonezkoek okupatutako plazan

«Euskal Herrikoan kantatzea ederra litzateke, Xalbadorren garaitik ez da baxenabartarrik»
Lotura zuzena
Argitalpen akademikoen mafiari erresistentzia
