Juantxo EGAÑA

HIERROTARREN PARTIDA KARLISTA

XIX. mendeko 50eko hamarkadan oso famatua egin zen “Hierrotarren partida” izeneko talde karlista. Hierro anaiek sortu zuten eta hortik hartu zuen izena. Bi urte borrokan aritu eta gero indultora batu ziren 1857 urteko urtarrilean, baina bigarren guda karlista piztu zenean, zalantza handirik gabe batu ziren berriz Urduñan bilduta zegoen tropara. Bigarren partida hura 1874-1875 urteen bueltan gertatu zen eta goiko argazkia gerrara abiatu aurrekoa da hain juxtu. Hernandorena da argazkia egin zuena. Historiagileek Bilbo inguruan kokatzen dute argazkilari hori 1869 urteaz geroztik, baina egiten dituen argazkiak ikusita, badirudi argazkilari ibiltaria zela Hernandorena. “Hierro” izeneko albuma Gasteizko Sancho el Sabio Fundazioan dago gaur egun. Bertako argazki gehienak Urduñan ateratakoak dira. HERNANDORENA | SANCHO EL SABIO FUNDAZIOA FH0063