«Bostak eta iluna, txerria hiltzeko eguna»

Jose Makazaga harakin eta Donostiako Orfeoiko kideak, senide eta bizilagunekin batera, 1905. urtean eta Donostiako kaia inguruan eginiko txerri hilketa jasotzen du irudiak. Euskal Herriko baserrietan oraindik ere bizirik dirauen ohitura da txerri hilketarena, eta, hala, urte osorako haragi eta hestekiak eskuratzen dira. Neguko hilabeteetan egin ohi da hilketa, ilargia ilbeheran dagoela; izan ere, herri jakintzak dioenez, ilgoran animaliaren haragiak indar gutxiago du eta ez da egoki mantentzen. Irudian bezala, senideek eta lagunek laguntzen dute erritu honetan eta ahaleginaren ordainetan txerrimuinak banatzen dira. Atsotitz ugarik jasotzen dute txerri hilketaren ohitura; hor dira “Ezkondutako urtea eta txerria hildako astea, onenak” edo “Bostak eta iluna, txerria hiltzeko eguna” esaera zaharrak, besteak beste. XABIER GOENAGA FUNTSA

Azken-aurreko tragoa: Pepe, Joxe, Arantza... eta Manuela

Genozidioaren salaketak Euskal Herriko txoko guztiak bete dituen urtea

«Gauzak ondo egin nahi ditut, benetan, eta ofizio honen parte izan»

Turismoak hiria irensten duenean
