Juantxo EGAÑA

Gari jotzea Saran, 1937. urtean

Uda hasieran jaso ohi da zerealaren uzta. Behin jasota, lastoa eta alea bereizten dira, gari jotzea deitzen dena. Goiko argazkia 1937. urtean hartua izan zen, Saran (Lapurdi), eta gari jotzearen unea jasotzen du, kasu honetan era mekanikoan, lurrunezko gari jotzaile bat ikusten baita argazkian. Gari jotzetik bereizten den lastoarekin metak egiten zituztela ere ikus daiteke. Argazkia Jesus Elosegik egina da, Aranzadi Zientzia Elkartearen sortzaile izandako tolosarrak. Altxamendu frankistaren baitan, diktaduraren aldeko tropak Gipuzkoara sartu zirenean, Elosegiren familiak Ipar Euskal Herrira ihes egin zuen, lehendabizi Ziburura, eta, ondoren, Sarara. Hain juxtu Saran bertan ezagutu zuen Jesus Eloseguik Jose Migel Barandiaran, Lapurdiko herrian errefuxiatuta zela berau ere. Egun Jesus Eloseguiren funtsak 18.000 negatibo baino gehiago jasotzen ditu, eta Aranzadin daude gordeta guztiak. ARANZADI ZIENTZIA ELKARTEA. JESUS ELOSEGUI IRAZUSTA