Juantxo EGAÑA

Bizkaiko batzarkideak Gernikako zuhaitzpean, 1864. urtean

JUAN FROGE.BIBLIOTECA NACIONAL DE ESPAÑA
JUAN FROGE.BIBLIOTECA NACIONAL DE ESPAÑA

Bizkaiko Foru Aldundiak ohiko batzar orokorra deitu zuen Gernikako Batzar Nagusietan 1864ko uztailaren 11rako. Bertan, beste hainbat gairen artean, azken osoko bilkuratik egun hura bitarte egindako jarduna baloratu, Bizkaiko jaurerriaren gobernu osaketa berria aztertu eta Arabaren, Bizkaiaren eta Gipuzkoaren foru izaera aitortzen zuen 1839ko urriaren 25eko legearen gauzatzeaz hitz egin zuten. 1864ko uztailaren 25a izan zen batzar orokorra egin zen azken eguna. Ostean, hainbat batzarkidek Gernikako zuhaitzaren aurrean argazki bat atera zuten. Argazkia Juan Frogek egin zuen. Baionakoa zen sortzez, baina Bilbon bizi zen 1856tik garaiko kroniken arabera. “Irurac bat” egunkariaren 1867ko urriaren 8ko aleak argazkilariaren iragarki bat zekarren, berau Bilbora bizitzera joandako argazkilarien artean aintzinakoena zela zioena. Estudioa Correo kaleko 8an zuen. Berak Baiona, Biarritz eta Bilbori ateratako panoramikak edota Lersundi jeneralari eginiko erretratua egun ere ikusgai daude.