kirk douglasek aho zapore gozoa eraman zuen gaztelubidetik

Kirk Douglas aktoreak “The Vikings” filma ekarri zuen 1958. urteko Donostiako Zinemaldira. Orduan zinema alorreko hitzordua uztailean izaten zen. Urte hartan Alfred Hitchcock ere Donostian zebilen “Vertigo” pelikularekin, James Stewart aktorea protagonista zuen lana. Hain justu, bi aktore horiek jaso zuten gizonezkoen alorreko interpretazio onenaren saria. Garaiko komunikabideek kontatu zutenez, Kirk Douglasek Donostiatik eraman zuen oroitzapen onena Gaztelubide elkartean izandako afaria izan zen. Teresa Esteibar sukaldariak prestatu zuen afari hura. Argazkian, Douglas sukaldariaren laguntzaileekin ageri da; Piedad Astigarraga –sukaldariaren alaba–, Inaxi Olaizola eta horren alaba Margari Egaña. Argazkia Jaime Basterreche ziburutarrak egin zuen, garaiko komunikabide zenbaiteko kolaboratzaile zena, “Unidad” eta “La Voz de España”-koa, besteren artean.
Maitasun aitortza bat

«Teletetxoak», erretrobisoreak eta motxilak: torturaren itzala euskal gazterian

«Estatuak zuzenean egikaritu du indarkeria matxista bere funtzionarioen bidez»

Zikin, zaratatsu eta euskarazko hitzaren jabe
