Juantxo EGAÑA

euskal langileriaren haserrea erakusteko manifestazioa

1911. urteko abenduaren 31n manifestazio jendetsua izan zen Bilbon ELA-SOV (Solidaridad de Obreros Vascos) sindikatuak deituta. Egun batzuk lehenago, abenduaren 15ean hain juxtu, Rufino Laiseca alderdi sozialistako zinegotziak –gerora Bilboko alkate izan zena– udalbatza batean egindako adierazpenek sekulako haserrea piztu zuten jendartean eta haserre horren ondorio izan zen manifestazioa. Laisecaren hitzetan, «euskal langileak beste herrialde batzuetakoak baino kaskarragoak dira gaitasunetan eta pentsaeran». Manifestazioa Posta kaletik abiatu eta udaletxeraino iritsi zen. Irudian manifestazioaren burua Bilboko udaletxera iristen den momentua jasotzen da. Bertan, alkateari idatzi bat eman zioten Laisecaren adierazpenak gaitzetsiz. Garaiko prentsak jaso zuenez, manifestazioan meatzeetako langile askok parte hartu zuen.