Joseba Elosegik bere buruari su eman zionekoa

1970eko irailak 18. Donostiako Atano frontoian Munduko Pilota Txapelketaren inaugurazio ekitaldia egiten ari zen, Franco buru zela. Ekitaldiaren une batean, Daniel Velez, “Soud Ouest” egunkariko argazkilaria, frontoitik ateratzen saiatu zen, baina poliziak ez zion utzi. Bat-batean, oihu bat entzun eta sugarretan bildutako pertsona bat ikusi zuen. Joseba Elosegi zen, bere buruari su eman eta «Gora Euskadi askatuta» oihukatuz Francorengana hurbiltzen saiatu zena. Polizien artetik karretea bukatzeko falta zitzaizkion bi argazkiak atera ostean, karretea barruko arropan gorde eta beste bat jarri zion kamerari. Irteeran kontu handiz miatu eta material guztia kendu zioten, gordea zeukana izan ezik. Hirian zeuden kontrol zorrotzak ikusita, ezagun bati eman zion karretea, Ipar Euskal Herrira eraman zezan. Behin kanpoan, poliziak berriz miatu zuen eta gauerdira arte atxilo hartu. Ordurako, baina, karretea Donibane Lohitzunen zen eta argazkiak hurrengo egunean argitaratu zituen “Soud Ouest”-ek.
