Juantxo EGAÑA

Vasco-navarro trenbidea eraikitzen, Eskoriatza inguruan, 1915. urtean

Gasteizko udal artxibategia. Balbino Sobrado. SOB-9X12-22_10
Gasteizko udal artxibategia. Balbino Sobrado. SOB-9X12-22_10

Vasco-Navarro bide estuko trenbideak Bergara eta Lizarra batzen zituen Gasteiztik barna. Guztira 143 kilometroko bidea egiten zuen trenak eta martxan egon zen 1889tik 1967. urteko abendura bitartean. 1887. urtean hasi ziren trenbidea eraikitzen eta bi urtera inauguratu zen lehen zatia, Leintz Gatzaga eta Gasteiz bitartekoa. Baina 1929. urtera arte ez ziren erabat bukatu eraikuntza lanak eta elektrifikazioa 1938. urtean egin zen. Irudian trenbideko eraikuntza lanon une bat jasotzen da, 1915. urtean, Eskoriatza inguruan. Idi parea ikusten da lokomozio-aparatua garraiatzen. Argazkiaren egilea Balbino Sobrado izan zen, argazkilaritzara zaletutako gasteiztarra. Garaiko hamaika ohitura eta une jaso zituen bere kamerarekin.