Juantxo EGAÑA

Pio Baroja: Bidasoako Errepublika aldarrikatzen zuen idazle umil hura

Jose Maria Lara. Familia Lara funtsa
Jose Maria Lara. Familia Lara funtsa

Nekazaria eta umila. Hala definitzen zuen bere burua Pio Baroja idazleak. Herrialde umil batekoa zela zioen gainera, “Bidasoa herrialdekoa”. Errepublika zalea zen, Bidasoako Errepublikaren aldekoa, berak zioen bezala: «Sin moscas, frailes ni carabineros». Pio Baroja da argazkikoa, 1955. urtean, Beran. Urtebete geroago hil zen, Madrilen. Argazkia, berriz, Jose Maria Larak egindakoa da. Gazte-gaztetatik familiako harategietan egin zuen lan Larak; bost establezimendu zituzten Bilbon. Oso zezenzalea bera, Manolete edo Pepe Luis Sanchez bezalako toreroekin ibili zen gerraostean. Garai haietan zabaldu zuen argazkilaritzarekin lotutako bere lehenengo negozioa, Madrilen, “Fotocolor Lara” izenpean. Berak egindako argazkiak komertzializatu zituen, “Life” edo “Paris Match” bezalako aldizkari ezagunekin elkarlanean, besteak beste.