Juantxo EGAÑA

Idien laguntza tarteko, bainu eguna Kontxan

1840an, I. Karlistaldia bukatutakoan, Donostiako Kontxako hondartzan lehenbiziko aldagelak agertu ziren, bainulariak itsasertzeraino eramateko idiak baliatzen zituztenak. Donostiako lehen bainu-arautegia 1829koa da, eta bi gune ezarri zituen, bat gizonezkoentzat eta beste bat emakumezkoentzat, hala nola ordutegi ezberdinak, batzuk eta besteak batera ez bainatzeko. Bi urte geroago, kaian eta Santa Katalina zubian bainatzea debekatu zuen udal bandoa atera zuten, donostiar gazteak biluzik bainatzen baitziren leku horietan. Argazkia Juan Rafael Aldayk egin zuen XIX. mendearen amaieran. 1911n, udal arkitektoa zela, Kontxako bainuetxe berria, hegala eta bainularientzako aldagela berriak proiektatu zituen.