Juantxo EGAÑA

1983ko uholdeen ostean, elkarlanaren irudia

1983ko abuztuaren 26an eta 27an, Bilboko Aste Nagusia ospatzen ari zirela, ekaitz izugarriak hasi ziren Euskal Herrian zehar, tanta hotz bat zela-eta. Euskal Herriko ibai ugarik gainezka egin zuten, uholdeak eta lur-jausiak eraginez. Bilbon metro koadroko 503 litro bota zituen 24 ordu eskasetan. Uholdeen ondorioz 39 herritar hil ziren Euskal Herrian, horietatik 28 Bizkaian. Galera ekonomikoak ere oso handiak izan ziren. Bermeon eta beste zenbait herritan dozenaka auto itsasoak irentsi zituen. Bilbon uholdeek Erriberako Merkatua erabat suntsitu zuten, hondakin bihurtuz, eta berdin gertatu zen txosna eta zubiekin ere, Boluetakoa kasu. Bilboko gunerik kaltetuenak Alde Zaharra eta Abusu auzoa izan ziren. Roberto Zarrabeitiak Bilbon egindako argazkian, hondakinak jasotzen eta kalea garbitzen ari diren zenbait lagun ageri dira.