Hauteskundeak: etorkizun politikoa vs orainaldi ekonomikoa


EAEko hauteskundeak irailaren 25era aurreratu ditu Iñigo Urkullu lehendakariak. Ekaineko emaitzak ikusita, ustekabea hartu dut EiTBren Focus inkestak Elkarrekin-Ahal Dugu hirugarren lekura atzeratu duenean. Espainiako Kongresurako hauteskundeetan nagusitu egin zen EAEn, baina dagoeneko ekaineko EiTBren Focus inkestak oraingo emaitza bera eman zion:
• «El PNV ganaría las elecciones vascas y EH Bildu sería segunda fuerza: La tercera oleada de la macroencuesta EiTB Focus otorga 27 escaños al PNV, 17 a EH Bildu, 14 a Unidos Podemos, 8 al PSE y PP y uno a Ciudadanos». (Eitb.eus, 2016/06/17).
• «EiTB Focus: El PNV ganaría el 25S; EH Bildu segunda y Podemos, tercera: PSE y PP retrocederían hasta los 8 parlamentarios y C's entraría en el Parlamento con 1 escaño». (Eitb.eus, 2016/09/07).
Espainiako inkesta agentziak ekaineko Madrilgo emaitzarekin guztiz erratu ziren (ez zen sorpasso-rik egon). EiTB Focus inkesta «boto-asmoari buruzko inoizko inkestarik handiena» omen da: 1.200 lagun galdekatu dituzte (400na herrialde bakoitzean) eta %95eko konfiantza eman diote.
Hauteskunde sasoian “pertsona bakoitzak boto bat” leloa entzuten da (“demokraziaren jaia” esamoldea bezainbestetan, hain zuzen). Espainiako Konstituzioak autonomia erkidegoei ganbara legegile bakarra agindu zien. Legebiltzarrak herritarrak ordezkatzen dituen bitartean, senatua herrialdeak islatzeko ganbara da. EAEn bi sistemen arteko konponbidea aukeratu zuten: Gasteizek legebiltzarra izango zuen, baina hiru herrialdeen ordezkaritza bermatuko zen. Horregatik, hiru lurralde historikoek 25na legebiltzarkide hautatzen dituzte (75 guztira), Bizkaian gainerako bietan baino herritar gehiago bizi arren. Ondorioz, arabar baten botoak Bizkaiko hiru boto eta erdik beste balio du, eta Gipuzkoako bik adina. Ildo horretatik, Arabak alderdi politikoen pisua desitxuratzen du. Ciudadanosek, adibidez, gainordezkaritza horri esker UPyDk zuen legebiltzarkideari eutsiko dio. Sistema proportzionala izateko, balio bera izan beharko luke EAEko herritar guztien botoak.
Hortaz, “pertsona bakoitzak boto bat” esamoldeak arlo politikoan zelanbaiteko berdintasuna badagoela sinistera eramaten gaitu. Arlo ekonomikoan, ostera, alde handiegia dago. Confebaskeko presidentearen botoak gure botoaren balio bera duela diote. Tira, arabar baten botoak beste balio du, hura arabarra delako (nire botoak baino hiru bider eta erdi gehiago, alegia). Hedabideetan daukan oihartzuna, gainera, erabatekoa da:
• «Confebask advierte de que estar sin gobierno ‘paraliza las inversiones’ y cree que ir a nuevas elecciones ‘no es bueno’: Destaca que, aunque la economía ‘va a seguir su curso’, la prima de riesgo ‘ha subido debido a la incertidumbre política’». (“20 Minutos”, 2016/01/29).
Lehen zatian arrazoia zuen: gobernurik gabe, ekonomiak hobera egin du. Espainian gobernurik ez dagoen bitartean, Europako murrizketarik ezin izan da aplikatu.
• «La economía no acusa la falta de Gobierno y crece más de lo esperado gracias al consumo y la inversión». (Eldiario.es, 2016/08/25).
Orduan, zergatik eskatu du Confebaskek funtzionarioen lan-baldintzek txarrera egin dezaten?
• «La patronal vasca Confebask ha afirmado que ‘sorprende’ la decisión del Gobierno Vasco de recuperar la jornada laboral de 35 horas semanales para los 70.000 trabajadores de la administración pública, ya que tras ‘una crisis brutal’, se necesitan ‘nuevos retos y desafíos’, pero en ningún caso, ‘pasa por trabajar menos horas’». (Eitb.eus, 2016/02/04).
Edo aldez aurretik finkatu bako soldatak ipintzeko eskatu dio Jaurlaritzari:
• «Confebask propone ligar los salarios con la productividad individual: Asimismo, defiende un alargamiento progresivo de la vida laboral en determinadas actividades». (Eitb.eus, 2015/11/17).
Gure etorkizun politikoa erabakitzeko, gure orainaldi ekonomikoaren jabe izan behar gara. Eta hori, kasualitatez, ez da hauteskundeetan bermatzen. Krisialditik hona, soldatarik txikienek %18,6ko jaitsiera izan dute, eta, altuenek, %7,2ko igoera. Alde horri eustea legezkoa da, gainera. •
