Olatuak Donostiako kaleetan barrena, Pascual Marinen argazkian

1932ko udazkenean, Errepublikaren Pasealekuan –egun Pasealeku Berria– lehertzen diren olatu sendoek Donostiako Aldamar kaleraino helarazi zuten ura. Herritarrek, espaloietan eta balkoietan pilatuta, ikuskizuna behatzen zuten, autoetara igota ere tartean. Pascual Marin nafarra olatu handien eta Alde Zaharrera sartutako uraren jakitun zen, eta zenbait kaletan barrena ibilita, olatuek eragindako triskantza jaso zuen bere argazkietan, baita itsaso haserretua ere, Errepublikaren Pasealekuan eta kai-muturrean. Pascual Marin (1893-1959) Tuterakoa zen, eta 1914an Donostiara joan zen bizitzera. Argazkigintzan oso gazterik hasita, Iruñean Ignacio Coynerekin lan egin zuen, eta Donostian Ricardo Martinen eskutik hasi zen lanean. 1920an bere kabuz jarraitu zuen. 1932an, “Gipuzkoa begiragarria” liburua argitaratu zuen –2002an berrargitaratua–, bere garaiko Gipuzkoaren berri jasota.

Azken-aurreko tragoa: Pepe, Joxe, Arantza... eta Manuela

«Ez nuen inoiz pentsatu ni kirolaria izan nintekeenik, are gutxiago maila honetan»
