Juantxo EGAÑA

Emakumeek lehen aldiz botatu zutenekoa, Eibarko hautesleku batean

XX. mendearen hasieran emakumeak gizarte-bizitzan parte hartze aktiboagoa izaten hasi ziren. Urte haietan hasi ziren mugimendu feministak eta emakumeen eskubideen aldeko borrokak. Ezkerraldeko meatze inguruetan emakumeen lehen sindikatuak sortu ziren. 1931ko Errepublika iritsi zenean, emakumeek hautetsi izateko aukera zuten, baina ez botoa emateko. Bi urte geroago, Autonomia Estatutuari buruzko erreferendumean, lehen aldiz botatu zuten 23 urtetik gorako emakumeek. Biharamunean, zenbait hedabidek emakumeek botoa eman ahal izatea goretsi zuten. Estatutuaren aurkako kanpaina egin zuen “La Constancia” integristak, ordea, erreferenduma gehiegikeria izan zela zioen eta kexu agertu zen kasu askotan emakumeen botoa ordeztu zutelakoan. Argazkia Eibarko hautesleku batean egin zuen Indalecio Oianguren (1887-1972) argazkilariak,1933ko azaroaren 5ean.