Izaga, Xabier
IKUSMIRA

AURRERA EGITEKO GARAIA

Koloretsua gero, Independentistak Sareak joan den asteartean egin zuen agerraldia. Koloretsua, independentzia nahia; koloretsua elkartasun keinua, Katalunian datorren urriaren 1ean egingo duten galdeketa dela-eta antolatu dituen mobilizazioen berri eman baitzuen sareak agerraldian. Mobilizazio koloretsuak, espero izatekoa da, Estatu baten egoskorkeria arrearen aurrean. Argitsuak, mehatxu goibelaren aurrean. Hilabetetsu barru, Diada izango da, kataluniarren nazio eguna. Kataluniatik kanpo, elkartasun eguna, urriaren 1era arteko gainerako guztiak bezala. Hurbiltzen da eguna, erabakitzeko eguna, egun erabakigarria. Koloreen antzera, nerbioak airean, baina erabakitasuna sendo. Ez da atzera egiteko garaia, aurrera begiratzekoa baizik, begiratu eta pausoak ematen segitzekoa. Fundamentalismoa eta irrazionalismoa non dauden erakusteko garaia. Herritarren garaia. Koloreen garaia. Xabier Izaga Gonzalez